ARRATE KULTUR ELKARTEA
Arrate Kultur Elkartea - Zuloagatarren, 3 . 20600 EIBAR . tfnoa: 943.202299
arrate.kultu@eibar.org
e-posta:
EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA


Arrate Kultur Elkarteak, 
VII EGUEN ZURI ARGAZKI LEHIAKETA antolatzen du. 2004.ean zazpigarren edizioa izango da. Lehiaketaren bidez, nolabait, aratoste edo Karnabaletako oroitzapen fisikoa gera dadin.

Lehiaketa "Arakosteak" (hau da, inauteriak edo karnabalak) lemapean eta gai horrekin lotuta antolatzen da.

Lehiaketa irekia eta librea da zaletu guztientzat.

Partehartzaile bakoitzak aurkeztu dezaken argazki kopuru gehiengoa lau (4) da eta argazkiak edozein tamainetan, koloretan nahiz zuri beltzean, aurkez daitezke. Hori bai, soportea edo passpartout-a  izatea eskatzen da. Gutxienez 20 x 30 zentimetro izango duelarik.

Argazkiak Arrate Kultur Elkarteko egoitzan (Zuloagatarren kalea, 3 EIBAR) entregatu behar dira. Lehen solairuko bulegoetan edota Taberna-kafetegian.

Argazkiak entregatzeko azken eguna, karnabaletako asteartea pasa eta hiru astera izango da, hau da,
martxoaren 15ean, astelehena, gaueko 21:00etan

Sariak:
Argazki onenentzat, 150 eurotako saria
Bigarrena, 100 eurotako saria
Hirugarrena 60 euroko saria

Sarien banaketa martxoaren 30ean izango da, arratsaldeko 19:00etan.
Aukeratutako argazkiak ARRATE KULTUR ELKARTEKO lokaletan erakusgai izango dira.

Aurreko Irabazleak:

2003
- JOSE LUIS IRIGOIEN

2002

-  JOSE LUIS MARTINEZ

2001
- JOSE LUIS IRIGOIEN
-  JOSE LUIS MARTINEZ
- AINARA SETIEN
- HARITZ ARRIZABALAGA


Edozein argitasunerako  elkarteko telefonora deitu (943.20.22.99) edo e-postaz gurekin kontaktuan jarri:
arrate.kultu@eibar.org

EIBARKO KULTURALA!!
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
Castellano
1