Aurkezpena: Ondoren ikusiko duzuna ipuin bilduma bat da eta oraindik ere idazten ari naiz. Noizbait 24 ipuin izango badira ere, dagoeneko gutxi batzu irakur ditzakezu. Bihilabetero ipuin berri bat ezarriko dut eta aurrekoak gustatuz gero bada itzuli eta berriak irakurri.
Promesa: Prometatzen dizudana zera da, milenioa gertutu ahala ipuin hauen egia ulertuko duzula eta azkenean Euskalerriaren patua zure begibistan azalduko dela, 24. ipuina irakurtzen duzun bezala 1999ko abenduaren 31ean, izan ere azken ipuina horixe da: apokalipsia guztioi erakutsia
Mezuak: Zerbait esan nahi bazenit (kritikak, hobekuntzak, galderak, itzulpenak, gorroto eskutitzak...) hemen duzu nere posta elektronikoa. Hemen behean sakatu eta mezua idatzi.
Oharra: Ipuin guzti hauek zorioneko kopirraita (copyright) dute. Beraz ipuin hauetakoren bat beste inon azaltzen bada nere baimenik gabe, dudarik ez egin Euskal Idazleen Elkarteko abokatuek amodiozko karta bat idatziko dizutela.