Oriotarrak kantu kantari

kanta-bilduma


Zergaitik Oriotarren kantuak Santamariñen?

Interneten doaia da mundu osoko gauzak mundu osoaren esku itxi ahal direla. Euskara-z posta zerrendaren bidez jakin gendun Oriotarrek kantutegia publikatu deudena, hainbat kantu ezeun batzen dituena. Jabier Zabaletari eskatu eta berak bidali euskuzen kantuak eta argitaratuteko baimena. Guk interneterako moldatu besterik ez dogu egin. Berari eskerrik asko, eta zuri, on egin eta ondo abesten saiatu.

santamariñe


ORIOKO gazte-jendeak galdu samartuta du lagunartean kantatzeko ohitura. Egia esan, hain gazte ez direnek ere gutxi kantatzen dute orain, lehengo aldean; eta pena da: gure herria oso kantuzalea izan da beti eta, pixkanaka, zaletasun hori itzaltzen-itzaltzen joan da.

Baina badator buelta, ostera: gazte batzuk hasita daude dagoeneko ohitura hori berreskuratzeko ahaleginean eta kanta-bilduma hau ere beste pauso bat da bide horretan. "Euskaraz Gazte" programaren babesean sortu da liburuska honen egitasmoa, eta, gazteei ezezik, oriotar guztiei eskaini nahi diegu.

Kanta ezagunen hitzak jaso ditugu hemen. Mordoska bat bildu dugu; baina askoz gehiago dira, jakina, falta direnak. Aukera egin behar eta guk hauek aukeratu ditugu. Saiatu gara ahalik eta herriko lagun gehienen ekarpenak kontuan hartzen aukera egiterakoan, eta nahi genuke adin guztietako oriotarrek topatzea hemen beren gustuko kantuak. Kantu zaharrak eta berriak, denetik jaso nahi izan dugu.

Hau ez da kanta-bilduma osatu eta serio-serio bat. Ez eskatu liburuska honi eman ezin dezakeenik. Kontuan izanda zertarako eman dugun argitara, patrikan eraman eta edozein momentutan erabiltzeko moduko lagungarria izatea, alegia, kantu batzuk laburtuta ageri dira; esate baterako, Markesaren alaba izeneko bertso-sorta apenas inork kantatuko duen osorik afalondo batean, hogeitik gora bertso dira-eta; horrelakoetan, bertso ezagunenak baizik ez ditugu eman, eta ez sorta osoa.

Bildutako kantak ez dira Oriokoak ­batzuk bai, baina ez guztiak­; hala ere, ahalegin berezia egin dugu oriotarrok maizen kantatzen ditugunak aukeratzen eta, horretarako, herritar askoren laguntza jaso dugu. Guztiei mila esker.

Orioko Udaleko Kultura eta Euskara Batzordea

(Jabier Zabaleta, Orioko Euskara Zerbitzua. Herriko plaza 1, 20810 ORIO. tf:830028. e-mail:jabizaba@sarenet.es)

Aurkibidea

A-H

I-Z

Adio laguna
Agure zaharra
Agur Jaunak
Agur Xiberua
Ai, hau edari zoragarria
Aitormena
Aitorren hizkuntz zaharra
Aldapeko
Amerikara noa
Andre Madalen
Antoni eta Anton
Antton bat eta Antton bi
Ardoa edanda
Arrantza
Artillero
Atharratzeko gaztelua
Baldorba
Balearen bertsoak
Baserritarrak
Begiak parrez-parrez
Behin batian Loiolan
Bizkaia maite
Bizkaiko aberatsak
Boga, boga
Domingo Kanpaina
Donostiako hiru damatxo
Egun da Santi Mami­a
Egunsentia
Eperrak badititzÙ
Eperraren kanta
Euskal Herrian euskaraz
Euskaraz Gazte
Ez dizut irikiko
Ez, ez dut nahi
Ezkongaietan
Furra furra
Galerianoaren kantua
Gazte-gaztetatikan
Gernikako arbola
Goiko Kaleko
Goizian argi hastian
Gora ta gora beti
Gure kuadrillan
Hara nun diran
Haurra, jipoitu haute
Haurtxo txikia
Hegoak ebaki banizkio
Herribehera
Herriko festak
Ia guriak egin du
Ikusi mendizaleak
Ilunabarra
Iparragirre abila dela
Isil-isilik dago
Itsasoa laino dago
Jaun barua
Joxe Mielen batela
Kalera, kalera
Kapitain Pilotu
Lasarte, omenaldi egunean
Laztana
Lepoan hartu
Lizargate
Loretxoa
Loriak udan ihintza bezela
Lau teilatu
Maddalen
Maite, maite
Maitiak galdegin zautan
Maritxu, nora zoaz?
Markesaren alaba
Matalaz
Mendian gora
Nere andrea
Nere herriko neskatxa maite
Nigarra begian
Nirekin
Oi ama Eskual Herri
Oraindaineko inularretan
Orioko zuluan
Pello Josepe
Prima eijerra
Salamankara
San Simon eta San Juda
Sehaska kanta
Tarrabillon
Triste bizi naiz eta
Txakurraren partia
Txantxibiri
Ume eder bat
Xalbadorren heriotzean
Zazpi laguntxo gera
Zenbat gera
Zibilek esan naute
1