Urduliz Eskubaloi Taldea

Lehenengo mailara igotzeko fasean

Denboraldi bikaina eginda ostean, Urdulizko Eskubaloi Taldea, azken honegaz hirugarren biderrez heltzen da 1. Mailarako pasea lortzeko aukera emoten
dauan fasera.

URTE OSOAN egon dira sailkapeneko lehenengo bi postuetan mantentzeko burrukan, eta azkenean lortu deude euren saria. Txapelketako azken jardunaldian, eta tentsio handiko partidua irabazi eta gero lortu deude urduliztarrak Vigora joateko txartela.

Estatu mailako taldea

Lorpen hau sano garrantzitsua da taldearentzat, nahiz eta aurretik jakin lehenengo mailara igotea amets ezinezkoa dala. Urduliztarrak ez dauke mailaz igotzeak dakarren presupuestoren gorakadari aurre egiteko modurik. Lehenengo mailan jolasteko behar diran 15 miloiak lar dira, gaur egun 1.500.000 pezetatako presupuestoa daukan taldearentzat. Dana dala honarte heldu izana bakarrik bere bada nahiko meritu.

Taldearen historia.

Eskubaloi Taldea dogu Urdulizko elkarte eta taldeen artean aitzindaria. Denboraldi honetan bere hogeigarren urtea beteko dau. Taldea 1977an sortu zan Antonio Cirieroren eskutik. Berau izan da urte askotan taldearen bultzatzaile nagusienetarikoa.

Lehenengo urte hareetan ekipo bakarrarekin hasi ziran. Partiduak Elortzako eskoletako patioan egiten eudezan. Baina ekipoa kategoriaz igo eta Estatu mailara heldu zanean hasi ziran euren arazoak. Maila horretan derrigorrezkoa da pabeloi estalian olgatea, eta garai haretan Urdulizen polikiroldegirik ez egoanez beste talde batzuen kantxetan olga behar izan euden. Urte batez Faduran, eta beste urte betez Askartzan. Arazo hori aspaldi konpondu zan eta orain partiduak Urdulizko polikiroldegian olgaten dira.

Talde erregionala

Gaur egun bost ekipo dagoz, bi nesketan (gazteak eta kadeteak) eta hiru mutiletan (maila nazionalekoak, erregionala, eta gazteak). Guztira 70 fitxa baino gehiago daukez.

Taldearen historian beti izan dira kimu eta haur kategorietako ekipoak, baina azken urteotan maila honetako ekipo barik geratu dira. Kategoria honeetan jokalariak derrigorrez izan behar dira urduliztarrak, eta herriko eskoletan dabiltzezanak, eta gaur egun Urdulizko eskoletan ez dago taldeak osatzeko 9-13 urte tarteko ume nahikorik.

gazteak

Gazteak

Dagozan bost taldeetan, jokalari gehienak urduliztarrak dira, batez bere mutilen taldeetan. Hau izan da klubaren oinarrizko planteamentuetariko bat, beti ahalegindu dira bertoko jokalariak lortzen. Baina nesken taldeetan hori ezinezkoa izan da, eta Sopela eta Plentziako neskatilengana jo deure, ekipoak aurrera atara ahal izateko.

kadeteak neskak

Kadeteak

Barriro diru kontuetan sartuta, Klubak 1.500.000 pezetatako presupuestoa dau, eta diruzainak zailtasun handiak izaten dauz diru kopuru hori lortzeko. Euren diru iturri garrantzitsuena GUSLA da. Honek Estatu mailako taldea eta erregionala babesten dauz, eta Inmobiliaria Uribe Kostak gazteen taldea. Horrez gain udaletxe eta beste 20 entitateen laguntza bere jasotzen deure, eta urtero herriko jaietan ipinten deuden txosnatik ataratako diruagaz eusten deurez justu-justu denboraldi bakoitzeko gastuak.

Baina halan da guzti bere, beti eukiten deurez diru arazoak eta horregatik ez jokalariek, ez entrenatzaileek, ez direktibakoek ez deure ezer kobraten.

Gazteak

Gazteak

Ilusioagaz eta gogor ahalegindu ezkero, arazo guztiai aurre egiten dake, eta halaxe erakutsi deure Eskubaloi Taldeko jokalariek, entrenatzaileek eta direktibakoek.

Sorte on Galizia aldetik eta ia beste hogei urtetan irauten dozuen. ZORIONAK.

1